Adrian Amantegi Arteaga eta Emili Magunazelaia Bizkarra

Biografia

Gerra garaian umeak ziren arren ederto kontatzen dute sasoi hartako Mañariko herriaren bizimoduan gerrak izan zuen eragina.

Adrianek bere hiru neba-arrebekin atzerrirako bidea hartu behar izan zuen, eta Belgikan igaro zituen urte luze bi. Bitartean, bere gurasoek errepresioari eutsi behar izan zioten. Aita, espetxea jasan eta gero, laster hil zen, gaixorik irten zen eta. Mehatxuak, beldurrak, diru eta jabegoen lapurretak, herrikideen errepresioa, heriotzak eta… Gerraosteak arrasto latza utzi zuen herrian.

Emilik Mañarian bizi izan zuen gerra garaia baina horrek ez zuen zoritxarretatik libratu. Durangoko bonbardaketan ahizta bat hil eta beste bat zauritu zioten.

Pasarteak