Aitziber Irigoras Alberdi

Biografia

Aitziber Irigoras Alberdi Durangoko alkatea izan da 2008tik 2019a arte. Bere aitita amamak (amaren zein aitaren aldetik) abertzaleak ziren, EAJkoak. Bi aititak frentean borrokatu ziren faxisten kontra. Amamek berriz erbestera jo behar izan zuten faxistak Bizkaia hartzen ari zirenean.

Amaren aldeko aitita eta amamarengandik zuzenean jaso ditu Aitziberrek gerrako eta gerraosteko testigantzak. Gerran galtzaile irtetearen ondorio guztiak jasan behar izan zituzten bi familiaren lekukotza dakar Aitziberrek elkarrizketa honetan.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Amaren aldeko aitita eta amamarengandik jasotako testigantza zuzena 0:41min
Familian konpromiso politiko handia betidanik 0:38min
Amamaren neba, Jose Mari Agirre, 1934ko urriko greban guardia zibilak hil 17 urtegaz 2:29min
Aitita amamek Errepublika garaiaz zuten akordua 1:15min
Familia euskaldunak baina gerrraostean, "badaezpada" seme-alabei gazteleraz 0:26min
1936ko altxamendu militarraren ostean aitita biak gerrara eta amamak erbestera 4:09min
Aitita Santi Alberdi: Arana Goiri batailoitik langileen batailoi disziplinarioak arteko bide luzea 2:32min
Aitita Felix Irigoras: Kirikiño batailoitik Larrinagako kartzelara arteko bidea 0:34min
Amama Anita Gainza: bonbardaketaren ostean Bordelera seme alabekaz 0:48min
Amama Begoña Galindez: gerrako umea. Inglaterrara Habana itsasontzian 5:07min
Amama Begoña Galindez: Durangoko bonbardaketa. 1937ko martxoaren 31 2:20min
Aitita Santi Alberdi: Durangoko bonbardaketa. 1937ko martxoaren 31 2:27min
Felix Irigoras eta Anita Gainza aitita-amamak: Durangoko bonbardaketa. 1937ko martxoaren 31 0:43min
Gerraosteko errepresioa eta zailtasunak familian 1:33min
Amama Begoña Galindez guardia zibilaren koartelera 15 urtegaz 2:12min
Aitita Santi Alberdiri ez zioten ehizarako baimenik ematen 0:43min
Bermeoko Aberri Egunetik bueltan identifikatu eta aitita amamak kartzelara 4:00min
Trantsizioa eta 23F gaba (1981-2-23) aitita Santi eta amama Begoñaren etxean 1:48min
Euskaldun izatearen kontzientzia: ameriketako Aberri Egunak eta mojen eskolan bizitakoak 2:58min
Hausnarketa 1:19min