Angel Sangroniz Gutierrez

Biografia

Angel Sangroniz Durangon jaio zen. Gaztetan Club Juvenileko kide izan zen, eta ESB eta HB alderdietan militatu zuen. Durangon eginiko manifestazio batean, Guardia Zibilak atxilotu eta La Salveko kuartelera eraman zuten. Han, torturak sufritu zituen 7 egunez. Urte luzez torturaren ondorioak pairatu ditu, eta oraindik ere hunkitu egiten da tratu txar haiek gogoratzean.

Pasarteak