Antonio Cabello Linares

Biografia

Antonio Cabello Linares Bujalancen (Kordoba, Espainia) jaio zen. Gerra garaian aita hil zioten ospitaletik irtetear zela eta, artean ume zela, amak eta amamak atera zuten aurrera hiru semeko familia eskasia gorriak biziz. Gaztaroan Bujalance utzi eta lan bila Vinuesara (Soria, Espainia) jo zuen, bertan eraikitzen ari ziren urtegi batera. Han egin zen Gaztedi Komunistetako kide.

Soldaduska egitera herrira itzuli eta, ostean, Durangora iritsi zen herrikide batek bidea eginda. Durangon berriz ere alderdi komunistarekin jarri zen harremanetan eta, geroztik, klandestinitatean PCErentzat lanean jardun zuen. Ezkutuko militantzia horretan Durangoko hainbat elkartetan sartu eta bertatik ere eragin zuen bere idealen alde.

Diktaduraren aurkako borrokalari baten isilpeko ibilerak agerira dakarzkigu Antonio Cabello Linaresen elkarrizketak.

Pasarteak