Arantza eta Ankelo Usobiaga LarraƱaga

Biografia

Arantza eta Ankelo neba-arrebak dira eta Antonio Usobiaga aita eta osaba dute, hurrenez hurren. Ez zuten Antonio ezagutu, Arantzak urtebete zuenean faxistek fusilatu baitzuten Getariako hilerrian EAJko ekintzailea. Arantzak bere aita fusilatu zutela nola jakin zuen kontatzen du eta zein latza egiten zaion zergatiak ulertzea. Senideei eta Amagoia Gurrutxaga historialariari esker Zarautzek bizi izandako errepresio faxistaren gordintasuna eskuratu dute, baita Zarauzko elizaren kolaborazioa ere. Trantsizio demokratikoan gai hau ez argitu nahi izatea eta estaltzen saiatzea ulertezina egiten zaie. 

Pasarteak