Arantza, Eskarne eta Amaia Aroma

Biografia

Arantza Aroma Lejarreta (1933) Eskarne Aroma Lejarreta (1934) Amaia Aroma Lejarreta (1937)

Hiru ahizta Durangarrok umeak ziren 1936ko altxamendu faxistaren osteko garaietan. Euretan gazteena, Amaia, Durangotik ebakuatu ostean, Bizketxen (Abadiño) jaio zen eta gerora "Gerrako umeak" legez ezagututakoak izango ziren. Santanderretik Frantziara joan eta bertan hartu ez zituztenez, Kataluniara jo zuten hasiera batean, Bartzelonara. Katalunia faxisten esku erortzear zegoela Frantziara pasatzea lortu zuten.

Frantziatik Durangora itzuli zirenean hutsetik hasi behar izan zuten berriz. Familiaren dendako ondasunak lapurtuta, Kalebarrian etxe bat lortu eta aurrera egin zuten gerra osteko giro latz hartan. Bi osaba preso eta beste bi izeko, badaezpada, Durangotik kanpora, Aromatarrek ondo ikasi zuten zer zen galtzaileen bandokoak izatea.

Pasarteak