Bego Elejabarrieta eta Patxi Azkarate

Biografia

Bego eta Patxi, sortzez bilbotarrak, Durangon bizi dira joan direneko hogeita hamar urte luzetan. Elkarrizketa honetan, nagusiki, Begoren aitari buruz, Angel Elejabarrieta Villotari buruz, dihardute. Angel Bilboko San Frantzisko auzoan sortu zen 1920an (Iurretakoa zuen aita) eta sozialista zen. Adin txikikoa zen, artean, 1936an altxamendu faxista izan zenean. Frantzian errefuxiatu lehenengo, Ebroko batailan ejerzito errrepublikarrarekin gero, Argeleseko kontzentrazio esparrua, Gursekoa… Arnasaldi labur bat Bretainian, eta berriro espainiarren eskuetan estatu frankistarentzako lan behartuetan.

Patxirren aita, Pedro Azkarate gerran burrukan egin ostean Santoñako kartzelan izan zuten preso. Ama, Tere Maturana, eta familia berriz, Frantziatik bueltatu zirenean, etxerik barik aurkitu ziren.

Begori eta Patxiri egindako elkarrizketaren bideoaz gainera, 1996an Begok berak Angel aitari egindako elkarrizketa luze eta mamitsuaren audioa ere jasota duzu bertan.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Angel Elejabarrieta Villotaren familiaz 2:53min
Zergatik egin zion Begok grabaketa aitari 4:20min
Aitak ilusio handia Errepublika aldarrikatu zenean 1:07min
Estatu kolpea: familia Bretainiara eta gero Kataluniara 1:51min
Angel Elejabarrieta 16 urterekin ejerzitoan sartu 3:23min
Ebrotik Bartzelonara eta handik Portboura erretiradan 2:26min
Argeles sur Mer-eko kontzentrazio esparruko bizimodu latza 4:40min
Gurseko kontentrazio esparrua eta Jean Annic bere bila etorri zenekoa 3:03min
Bretainiako egun ederrak eta prefektuak baimena luzatu ez 1:43min
Hendaian atxilotu eta Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura 2:08min
Galizia, Tetuan, Lleida… 1945 arte 3:55min
Bilbora itzuli eta lanean hasi 1:10min
Gursera bisita 1982an eta amorratuta itzuli 1:40min
Felix Elejabarrietari buruz (Angelen anaia): ANVkoa, kartzelan egona. 1:20min
Teofilo Elejabarrieta (Angelen anaia): Athleticen partida aprobetxatuz Belgikara egin zuen ihes 1:38min
Jean Annic: Angel babestu zuen erresistente bretoia 5:37min
Claudia Gonzalez Diez (Begoren ama): Artxandako lubakiak egiten 3:18min
Hausnarketa 3:23min
Patxiren aitaz (Pedro Azkarate) informazio gutxi 1:47min
Patxiren amaren (Tere Maturana) familia exiliotik itzuli eta etxerik ez 1:44min
Audioa Angel Elejabarrieta: umezaroa eta familia 5:09min
Audioa Angel Elejabarrieta :Errepublika, hauteskundeak eta gerraren hasiera 5:30min
Audioa Angel Elejabarrieta: Frantziara eta gero Kataluniara. 16 urterekin ejerzitoan alistatu. 4:36min
Audioa Angel Elejabarrieta: Ebroko bataila 8:37min
Audioa Angel Elejabarrieta: frenteko gora-beherak 5:07min
Audioa Angel Elejabarrieta: (errekisatutako) piano kontzertuak frentean 4:12min
Audioa Angel Elejabarrieta: Ebroko kanpainan Brigada Internazionalak eurekin 7:53min
Audioa Angel Elejabarrieta: erretiradan mugarantz 11:45min
Audioa Angel Elejabarrieta: muga pasa eta Argelesetik libratzen saiatu arren, ezin 11:06min
Audioa Angel Elejabarrieta: Argeles sur Mer-eko kontzentrazio esparruko bizimodu latza 7:33min
Audioa Angel Elejabarrieta: Antonio Machado Argelesetik hilurren atera eta hil zenekoa 3:04min
Audioa Angel Elejabarrieta: Gursera eroan eta Jean Annic-ek handik atera 5:38min
Audioa Angel Elejabarrieta: Hendaiatik Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura 7:45min
Audioa Angel Elejabarrieta: Afrikan batailoi disziplinarioetan 7:14min
Audioa Angel Elejabarrieta: libre utzi eta Bilbon lanean hasi 5:39min
Audio Angel Elejabarrieta: berriro Miranda de Ebrora eta handik Galiziara 13:29min
Audioa Angel Elejabarrieta: behartutako soldaduska pirinioetan makien bila 2:17min
Audioa Angel Elejabarrieta: Teofilo anaiak Belgikara alde egin eta bertan geratu 1:27min
Audioa Angel Elejabarrieta: 1945ean behin betiko aske 1:18min