Bego Oleaga Erdoiza

Biografia

Gerraoste beteko Durangon jaio zen Bego. Aita frankisten kontra miliziano aritua eta ama EAJri lotutako familiakoa zituen. Etxean askatasun giroan hezi bazen ere, errejimenaren eta erlijioaren oinpean bizi zen herri batean hazi zen. Gazterik ekin zion diktaduraren kontrako borrokari, Herri Gaztedin zein ETAren Langile Frentean.

Lan klandestinoaren ondorioz hainbat bizileku eta beharleku izan zituen, harik eta bere bikote Imanol Olabarriarekin Gasteizen kokatu zen arte 1975ean. Gasteizen 1976an izan ziren grebetan zuzenean parte hartu zuen eta martxoaren 3ko gertakarien lekuko zuzena izan zen.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Aitari buruz: Ignacio Oleaga Igarza 1:58min
Amari buruz: Miren Itziar Erdoiza Uribarrena 1:19min
Amaren gurasoek Durangoko Batzokiaren ardura gerra aurretik 2:08min
Amak zer kontatzen zion gerra aurreko giroaz 2:27min
Amaren familiak gerran Iparraldera ihes 2:34min
Aita gerran miliziano 1:19min
Aitaren Apatako familia eta 8 urtez ezkutuan egon zen osaba 3:50min
Aita "Gorria" zela jakin zuenekoa 1:00min
Santa Susana kolejioko moja aurrerakoia 1:52min
Gobernadorea Durangotik pasatzen zenean gurasoek joaten utzi ez 1:15min
Etxean gurasoek euskaraz baina eurek gazteleraz erantzun 0:48min
Umezaro zoriontsua: beti kalean olgetan 2:02min
Gurasoak ez ziren erlijiozaleak 1:45min
Santa Susanako heziketa erlijioso zurruna eta klasista 2:39min
Gaizki tratatu zuen ikaskideari gerora barkamena eskatu 2:17min
Amari eskerrak ez ziren Frantsesetara joan 1:55min
Amak alzheimerra zuela Durangoko bonbardaketa gogoratzen zuen behin eta berriz 1:50min
Koadrila jaietan parte hartzen hasi: Tronperri dantza taldea 1:31min
Sokamuturran ateratzen zen neska bakanetakoa 0:37min
Bilbon, Maiatzaren Leheneko manifestazioan atxilotu zutenekoa 3:39min
Scout taldea eta Maite Agirreren atxiloketa 2:09min
Guardia zibilek koartelera deitu ikurriƱa bat zela-eta 2:15min
Apaiz gazteak etorri ziren Durangora 1:28min
Gizarte Eskolak Iurretan 2:09min
Herri Gaztedi 3:12min
ETAren Langile frentean eta Kulturalean 3:46min
Meliton Manzanas hil zutenekoa (1968) 0:34min
Gurasoek babestu zuten baina baita txarto pasatu ere 3:20min
18 urterekin Onena-ra lanera 2:51min
1969an Durangotik joan 1:27min
Bilbon Herri Gaztediko liberatu 3:26min
Herri Gaztedi utzi eta Bermeon kontserberetan lanean 7:30min
ETAren Frente Obreroko militantzia 3:33min
Bermeotik Hernaniko fabrika batera eta handik Gasteizera 2:13min
Bilbon klandestinitatean eta gauez jatetxe batean lanean 1:34min
Klandestinitateko bizipenak 3:12min
Bera ez zuten torturatu baina hainbat lagun bai 4:09min
1975ean Gasteizera: hainbat beharlekutan lanean 2:58min
Gasteizko 1976ko greben ernamuina 2:19min
Emakumeak militantzian eta kontzientzia feminista 3:02min
Gasteizko 1976ko greba eta emakumeen antolakuntza 7:07min
1976ko martxoaren 3a Gasteizen 3:18min
Martxoaren 3aren osteko atxiloketak. Kartzelara bisitetan ikasitakoa 3:46min
Nikaragua, Marinaleda eta Gizarte-Laneko ikasketak 1:47min
Salhaketan lanean hasi eta jubilatu arte 4:21min
2001ean ETAk bere lehengusu Santiago Oleaga hil 7:26min
Hausnarketa: biolentzia, kontraesanak eta autozentsura 4:35min
Hausnarketa: bizitzari lotutako pentsamendua eta konpromisoa 2:24min