BegoƱe Andone Erdoiza Uribarrena

Biografia

Begoñe Arriandin jaio zen, Iurretan, Matxiñena baserrian. Ume-garaia eta gaztaroa Arriandin egin zituen, baserri-giroan eta jostun-kontuetan. Gerra hasi eta gero Durangora etorri zen bere senideekin, aita eta ama Durangoko batzokiaz arduratu ziren eta. Gogoan du bonbaketaren ostean Batzokiko ikurrina hartu eta gorde behar izan zuela. Faxisten beldur bere senideekin alde egin zuen Durangotik Bilbora lehenengo, gero Berangara eta, azkenean, itsasontzi ingeles batean Frantziara. Ondoren, aita Donibane Garazin utzita, faxisten beldur, amarekin itzuli ziren senideak Iurretako baserrira.

Pasarteak