Delia Mañarikua Joseba Andonegi Gabi Andonegi

Biografia

Delia Mañarikua Kalzada Mundakan jaio zen 1928an. Aita, Juan Mañarikua Ziarsolo, Iurretan sortua zuen, Juliana Kalzada Oleagarekin Mundakara ezkondua. Juan Mañarikua igeltseroa zen eta STV sindikatuko kidea. Altxamendu faxista gertatu zenean, aita, 35 urterekin, zapadoreetara eroan zuten, Francoren tropei aurre egiteko trintxerak egitera. Familiak ez zuen haren berri gehiago izan.

Gerraosteko Mundakan ondasun guztiak kendu eta errukia ere ukatu zioten Deliaren amari. Durangon bizi zen aitaren anaia batengana jo zuten Durangora. Amak, Deliak zein bere nebarrebek eskasia eta gosea ezagutu zituzten gerraosteko Durango hartan.

Joseba eta Gabi Deliaren Seme alabak dira ezagut ez zuten aititaren bilaketan amaren bidaideak. Halaxe jakin zuten Juan Mañarikua Zallan hil zela bonba baten metrallaren eraginez 1937ko ekainaren 22an.

Pasarteak