Divina, Alberto eta Irene Loizate

Biografia

Divina (1927) Alberto (1959) Irene (1995)

Divina, Alberto eta Irene Loizatetarren hiru belaunaldi dira. Divina Albertoren izeko da eta Alberto eta Irene aita-alabak. Divinaren familia Berrizko Sarria auzokoa da. Iturbe baserrian bizi ziren bertan. Gurasoak "Bizkaittarrak", abertzaleak ziren. Divinaren bi nebak, Pedro eta Roman, maisuak biak, bolondres aurkeztu zuten euren burua altxamendu faxistari aurre egiteko. Pedro eta Roman Ibaizabal batailoiarekin aritu ziren gerran. Faxistek harrapatu eta kartzelaldi luzea eta lan behartuak pairatu behar izan zituzten. Beste neba bat, Juan, apaizgai zena, Asturiasen harrapatu eta faxistekin tropekin kapeilau aritzera behartu zuten.

Faxisten garaipenaren ostean Divinaren aita lanetik bota zuten. Pedro neba, kartzelalditik bueltatu ostean EAJren inguran sortutako Eusko Naya sare klandestinoan aritu zen harik eta sare osoa jausi zen arte. Pedrok ihes egin zuen eta Gernika batailoian aritu zen II. Mundu Gerran. Hura bukatu ostean New Yorkera, lehenego eta Kubara joan zen gero. 1958an itzuli zen. Ez berak ez bere anaia Romanek ez zuten egundo lortu maisutzan lanik.

Albertok eta Irenek famlian izan den transmisioaz edo gabeziaz dihardute. Irenek berak Kuban Pedro Loizateri buruz jakin zituenak ere kontatzen dizkigu.

Pasarteak