Esther, Elena eta Kepa Zubero Ormaetxe

Biografia

Esther, Elena eta Kepa neba-arrebak dira, Amorebieta-Etxanoko Boroa auzoko Zugetza baserrikoak. Santiago Zubero Abrisketa eta Miren Ormaetxe Garmendiaren seme-alabak. Euren amaren familiak gorriak eta bi pasa behar izan zituen altxamendu faxistaren ondorioz. Mirenen aita, Bonifacio Ormaetxe Aldana atxilotu eta kartzelaratu ostean fusilatu egin zuten. Aitaren arreba bi, Isabel eta Brigida, Saturrarango kartzelan izan zituzten preso. Hauen neba Eusebio, Zamudion ebakuatuta zeudela bonba batek hil zuen. Kepa Ormaetxe Aldana, "Aita Lontzi" karmeldarrak berriz, Txilera egin behar izan zuen ihes eta bertan hil zen, deserrian.

Heriotza, kartzela eta mendekua ezagutu dituen familia honek bizirik mantendu gura du hildako familiakideen memoria.

Pasarteak