Feliciana Markoida Olaetxea

Biografia

Feliciana Markoida Olaetxea. Arrazolako Panarra baserrikoa. Mateo Markoida neba gerran hila, urteetan ez zuten jakin non zenik ere. 60. hamarkadan Bizkaiko Arrieta herrian lurperatuta zegoela jakin zuten eta Felician bera hilobia ikusten izan zen bertan.

XXI. mendean Aranzadiren bitartez gorpua bereskuratzen saiatu ziren baina ingurua oso aldatuta zegoen eta ez zuten lortu.

 

Felicianak berak, nazionalak Arrazolan sartu zirenean alde egin zuen etxetik amarekin. Euban, Lezaman eta Larraskitun egon zen desplazatua. Etxera iutzultzerakoan prezintatuta aurkitu zuten.

 

Gerraren akordu oso txarra gordetzen du Felicianak. Ez dio inori halakorik opa.

Pasarteak