Felipe Uribe Solagaistua

Biografia

Felipe Durangoko Ibaigane (Kakatza) baserrian jaio zen. Gogoan iltzaturik dauzka Durangoko bonbardaketaren irudiak eta gerraren ondorioak. Bonbek Ibaigane baserria haustu zuten.

Obus faxista batek hil zuen bere osaba Anastasio Uribe Azpitarte Markinako frentean. Baserrian eurekin bizi zen Bernabe Uribe lehengusua Euban borrokan ari zela hil eta haren anaia Bautistak, gudaria bera ere, lepoan hartu eta eroan zuen Amorebietako hilerrira bertan lur emateko. Bautistak ere ezagutuko zituen gero kartzela, langileen batailoiak eta bestelako errepresioa.

Ebakuazioarekin Feliperen familia eta auzokoen artean tren bat alokatu eta Bilborantz abiatu ziren ganadu eta guzti. Karrantzatik pasa eta Torrelavegan bukatuko zen ibilbide hori. Durangora itzultzean bizitzeko baserririk ez eta familiartekoek pairatu behar izan zituzten zigorrak ezagutu zituen.

Pasarteak