Fernando Vicario Santamaria

Biografia

Fernando Vicario Santamaria altxamendu faxista eman baino uretebete lehenago jaio zen Durangoko Barrenkale kalean. Bost anaietan gazteena bera, aitak ferrokarrilean egiten zuen behar eta ideologikoki ezkerrekoa zuen. Durangoko bonbardaketaren ostean Valentziara joan zen aita. Ama eta anaiak berriz Durangotik Santanderrera eta handik Nantesera, Bartzelonara eta Valentziara eroango zituen bidaian sartu ziren. Durangora itzuleran aita atxilotu eta kartzelaratu egin zuten. Amak eutsi zion familiari Fernandok ahazteko ez daukan gerraosteko Durango hartan.

Pasarteak