Florencio Ugalde Agirre

Biografia

Florencio Ugalde Agirre Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan (Montorra baserrian) jaio zen 1929an. Aita, Julian Ugalde gerra hasi aurretxoan, 1936ko maiatzaren 30an hil zitzaion. Ama, Dominga Agirre, bost seme-alabarekin geratu zen alargun. Gerra Durangaldean sartu zenean baserria utzi behar izan zuten eta Florencio amarekin Lezamako baserri batetara joan zen lehenik auzoko beste famili batzuekin batera. Bertan auzoko hiru bizilagun hil zitzaizkien bonba baten ondorioz. Lezamatik Zallara jo zuten eta tropa faxistak gailendu zirenean Montorrara itzuli zen familia.

Eskolara ez zuen buelta handirik egin Florenciok baina baina bai Doña Benita maistra frankistaren gogortasuna ezagutzeko beste. Gerraosteko bizimodu gogorraren lekuko zuzena izan zen etxeko seme nagusia izanik.

Gerora, ezkondu eta Iurretan bizi izan da.

Pasarteak