Garbiñe Treku Urizar

Biografia

Garbiñe Durangon jaio zen. Aita Larrauldarra (Gipuzkoa) eta ama Aramaioarra (Araba) zituen eta, urtebete baino ez zuela, Bilbora aldatu ziren aitari institutu bateko atezain izateko lana eskaini ziotelako. Zortzi nebarreba ziren etxean.

Garbiñek gogoan du 1934ko urriko iraultzaren garaian guardia zibilak aita atxilotu eta bortizki jipoitu zutela. Geroago, 1936ko altxamendu faxistaren ondoren, Garbiñe Bilbotik Abadiñora bidali zuten izeko baten Uribarren baserrira. Bertan zegoela Durango bonbardatuko zuten hegazkinak ikusi zituen igarotzen.

Habana itsasuntzian Inglaterrara joan ziren umeetakoa izan zen. Ahizta bat eta neba bat joan ziren berarekin. Akordu ona gorde du Inglaterrako garaiaz, ez ordea itzuleraz. Eurek Inglaterran zeuden bitartean aita, ama eta ahizta bat izan zituen kartzelan. Itzuli zenerako etxea kendua zieten eta hutsetik hasi behar izan zuten gerraoste gordin eta bortitzean.

Pasarteak