Iñaki eta Maria Angeles Treku Urizar

Biografia

Iñaki eta Maria Angeles neba-arrebak dira. Iñaki Durangon jaio zen 1922an, aitak ferrokarriletan behar egiten zuelako. Gerora familia Bilbora aldatu zen aitak bigarren hezkuntzako institutuan atezain postua lortu zuelako eta han jaio zen Maria Angeles 1931an.

Aita, ama eta arreba nagusiena atxilotu eta kartzelaratu zituzten 1936ko altxamendu faxistaren ostean. Iñaki Inglaterrara eroan zuten, "Gerrako umeen" exiliora, eta han egin zituen bi urte.

Maria Angelesek Bilbon bizi behar izan zuen faxisten sarrera, eta ahizta nagusiagoei esker egin zuen aurrera familiak aita, ama eta ahizta nagusiena kartzelan zeuden bitartean.

Kartzelaldiaren ostean lana eta etxea galduta, Iñaki eta Maria Angelesen familiak gerra osteko eskasia, gosea eta giro errepresiboa bizi izan zituen.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Iñaki: gurasoak nor zituen 1:59min
Iñaki: umezaroa. Bilboko eskolara gazteleraz jakin barik 0:54min
Iñaki: errepublika aldarrikatu zenekoak 0:36min
Iñaki: 1934ko urrian guardia zibilek aita atxilotu eta jipoitu 3:55min
Iñaki: Errepublika garaian institutuan anabasa eta beste eskola batera aldatu 1:15min
Iñaki: 1936ko altxamendu faxistaren berri zelan jakin 1:24min
Bilboko bonbardaketen akorduak 3:09min
Iñaki: Inglaterrara Habana barkuan bi arrebarekin 4:12min
Iñaki: Inglaterran harreman bikaina bertakoekin eta arazoak "Gorriekin" 8:45min
Iñaki: kanpamendua eta beste hiru kolonia Inglaterran 12:26min
Iñaki: Inglaterratik Bilbora itzulera 1:37min
Maria Angeles: Bilbon geratu ziren. Aita kanpoan eta ama eta ahizta nagusia atxilotu 5:09min
Maria Angeles: aita itzuli zenean Larrinagako kartzelara preso 1:24min
Maria Angeles: ama eta ahizta Orueko txaletean pero bi urtez 3:00min
Maria Angeles: Sagrado Corazoneko mojek eskolatik bota zutenekoa 1:09min
Maria Angeles: ama Bilbotik Abadiñora eta handik Aramaiora janari apur bat lortzeko 2:59min
Maria Angeles: amaren lehengusua, Abadiñoko abadea, Barbastrora zigortuta 2:29min
Iñaki: akademian ikasten eta irakasten aldi berean doan izateko 3:04min
Maria Angeles: Rondako mojen eskolako Sor Celesteren ezinikusia 2:34min
Maria Angeles: zineman guardia zibil batek ahizta jo zuenekoa 1:12min
Gurasoek ez zuten kartzelako bizipenei buruz berbarik egiten 0:56min
Maria Angeles: ahiztari ezpainak margotuta eroateagatik jauna hartzea ukatu 1:05min
Maria Angeles: Haban untzian joandako batekin ezkondu zen gerora 0:44min
Gertatutakoaren transmisioa eta gurasoen kontrako salaketak 3:35min
Euskara galdu izanaren mina 2:15min