Iñaki Gorritxategi Alberdi

Biografia

Iñaki Gorritxategi Alberdi Berrizen jaio zen 1931. urtean, elizosteko errotan. Sei urtetxo zituen Iñakik faxistak altxatu zirenean baina ez dauka ahazteko bere ume begietatik ezagutu zuen orduko Berriz hura. Zelan eroan zioten aita preso herritar batek salatuta, edo zelan errota prezintatu eta amari Eibarrera barazki saltzera joateko salbokonduktoa ukatu zioten. Eskola frankistaren gehiegikeriak, euskararen debekua edo bortxaren erabilera presente ditu Iñakik.

Pasarteak