Jabier Urkijo Juaristi

Biografia

Jabier Urkijo Juaristi berriztarra Gregorio Urkijo eta Katalina Juaristiren semea da. Aita, bizkaiko miñoietako kabo forala zuen, Elgoibar eta Markinatik pasa ostean Berrizera destinatua. Tropa faxistak Berrizen sartu zirenean atxilotu, bermerik bako epaiketa egin eta fusilatu egin zuten Derion 1937ko abuztuaren 4an.

Jabier bost nebarrebatan gazteena da. Tropa faxistak Berrrizen sartzear zeudela amak eta nebarrebek luze joko zuen ebakuazio bidaia bati ekin zioten. Karrantzara lehenengo. Handik itsasontziz Frantziara eta, ondoren Bartzelonara. Jabierrek ez dauka ahazteko Bartzelonan pasatako gosea eta bizi baldintza eskasak.

Bartzelona faxisten esku jausi aurretk muga igaro eta Perpinyara jo zuten. Lau anaiak bertan geratu ziren eta ama eta alaba Miren, Baionara. Hantxe elkartu ziren bi urte terdien ostean berriz ere Berrizera itzultzeko.

Berrizen lehengo etxera itzuli ezin, ama ezelako alarguntza-saririk barik, hutsetik eraiki behar izan zuten barriro bizitza Urkijo-Juaristitarrek.

Pasarteak