Jesus Agirre Zabala

Biografia

Jesus Agirre Zabala berriztarra Jose Agirre eta Maria Zabalaren semea  da. Hiru urte eskas zituela izan zen altxamendu faxista. Faxistak Berrizen sartu zirenean, 1937ko udaberrian, berriztar baztue salaketaren ondorioz aita, Jose Agirre, atxilotu eta Larrinagako kartzelara eroan zuten. Ezelako bermerik bako epaiketa baten ostean, 1937ko irailaren 11an Derioko hilerrian fusilatu zuten.

Jesus Agirrek emozio handiz gogoratzen du, oraindik orain, aitaren hilketa eta amak, hogeita hamar urterekin alargun geratuta, bizimodua aurrera ateratzeko egin zuen ahalegina.

Pasarteak