Jon Irazabal Agirre

Biografia

Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960). Lau hamarkadaz Gerediaga elkarteko langilea izan zen Jon. Bertan bide eman zien bere bi pasioei: historia lokala eta memoria historikoa. Durango bonbardaketari buruzko “1937-Martxoak 31 Durango” eta “Gerra zibila Durangaldean” liburuen egilea da. Durangaldan memoria historikoari buruz aritzeko ahots kualifikaturik bada, Jonena ezinbestekoa da.

Gerediaga elkartean egindako lanak Durangoko Azokaren garapena eta kultur munduan emandako aldaketak lehenengo lerrotik ezagutzeko parada eman dio. 

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Gurasoak nor ziren 0:44min
Aita gerra garaian: Mendatatik Enkarterrietara aititarekin 3:19min
Amaren neba errepresaliatua: Isidro Agirre Gorroño 3:27min
Amak Gernikako bonbardaketa gogoan izan zuen beti 3:37min
Gerraostea: aita Gasteizen morroi eta soldadutza luzea Iruñean 4:50min
"Makis"-ak zer izan ziren 3:09min
Gerraostea: aitaren baserrian "maki" bat ezkutatuta 5:24min
60ko hamarkadako Iurreta 2:03min
Iurreta: inmigrazio handia. "Bertakoak" eta "kanpokoak" 5:37min
Julen Kaltzada: Herri Gaztedi 7:01min
Rosa Mari Arzari buruz 1:18min
Iurretako abadetxea (saloia): aterpearen garrantzia 2:56min
Julen Kaltzada: "abade langilea", eta gehiago 4:07min
1975: guardia zibilak etxean. Urte mugarria 9:33min
1975eko Sanmigelak bertan behera Txiki eta Otaegiren fusilamenduengatik 2:17min
Lehenengo harremanak Gerediaga elkartearekin (1977) 3:18min
1982an Durangoko Azokan lanean. 1982tik aurrera liberatu 3:24min
Gerediaga elkartearen sorreraz eta lehenengo liburu eta disko azokez 10:50min
Gerediagan lan isila egin duen jende asko 0:59min
Gerediagak legezko aterki bat eman zien hainbat ekimeni 3:02min
Urkiolako Euskal Jaiak (1976). Guardia zibilak bertan 8:40min
1982an Gerediagan lanean hasi. Elkartearen berfundazio antzeko bat ematen da 5:11min
M31ko bonbardaketen oroitza eta ikerketaren hastapenak 3:54min
Bonbardaketaren 50. urteurrena zelan eta nork antolatu zuen 5:34min
50. urteurreneko erakusketa iraultza bat izan zen 6:08min
Bonbardaketaren ikerketarekin jarraitu: Madril eta Erroma 7:39min
Bonbardaketari buruzko lehenengo dokumentalaren zoritxarreko istorioa 3:24min
2001ean lehenengo oroitza ekitaldi herritarra eta bonbardaketari buruzko liburua 9:52min
2005ean udalak hilerriko kapera eraberritu baina ez dago argi harekin zer egin 2:13min
Bobardaketan hildakoen hobi komunei eta horiekin egin beharrekoari buruz 5:04min
Erretiradan hildako gudari eta milizianoen gorpuak non egon daitezke? 5:04min
"Causa generalak" zer izan ziren eta zertarako erabili ziren 2:53min
Aurrera begira egiteko dauden lanak 8:15min
Jose Mari Uriarte Gerediagako kide eta lagunak egindako lan itzela 7:44min
Jose Luis Leteri buruz 1:13min
Patxi Zurikarairi buruz 1:39min
Gerediagak memoria historikoan egindako lanari buruzko hausnarketa 2:38min
Errebisionismoa memoria historikoan 6:45min