Jon Salaberria Amesti

Biografia

Ermuan jaio zen Jon Salaberria, gerraostean. Bere familian aztarna utzi zuen Gerra Zibilak, eta horren berri eman du testigantzan. Aita, Modesto Salaberria, EAJko zinegotzi erbesteratua izan zen, eta osaba Bonifacio, Leon eta Miguel gerran ibili ziren. Bere ama, Julia Amesti, Durangoko emakumeen kartzelan sartu zuten hile batzuez, alaba txiki baten kargu zela. Jonek, gaztetan, Durangon bizi zelarik, hainbat mugimendutan hartu zuen parte. Club Juvenileko kide izan zen, ESB alderdian militatzen hasi zen, eta mugimendu sindikalean ere borroka egin zuen.

Pasarteak