Jose Luis eta Maite Ibarra Pagaldai

Biografia

Jose Luis Ibarra Pagaldai:1932-4-14 (Durango) 2018-6-19 (Zornotza)

Libertad (Maite) Ibarra Pagaldai:1933-7-3

Jose Luis eta Libertad (Maite) Ibarra Pagaldai Durangon jaio ziren baina Martzaan (Atxondo) hazi ziren 1936ko altxamendu faxistak gupidarik barik zigortutako familia batean. Ume zirela Frantzian erbesteratu behar izan zuten eta han hil zitzaien ama, gaixorik. Aita, Juan Ibarra Arantzeta borrokalari anarkista, faxistek fusilatuta hil zuten 1939ko abuztuaren 3an, Burgosen. Antonio Ibarra Arantzeta osaba, Fulgencio Mateos batailoikoa, 1938ko urtarrilaren 18an fusilatu zuten Derioko hilerrian. Jose Luis Ibarra Garate aitite modu krudelean hil zuten faxistek Bitañon ezelako epaiketarik barik.

Pasarteak