Jose Luis Lizundia Askondo

Biografia

Abadiñoko Matienan hazi zen Jose Luis Lizundia, gerraoste latzean. Etxean, osabaren anaia batek (gudari ibilitakoa bera) piztu zion abertzaletasunaren garra.

Joan den mendeko 60. hamarkadan EAJ klandestinoarekin izan zituen harremanak hasieran. Gerediaga Kultur Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Euskaltzaindiako Idazkariordea izan zen urte luzez euskararen batsunararen prozesuan arte hartuz. Politika arloan ere ibilbide luzea egindakoa da, EHASen hasi eta Euskadiko Ezkerrarekin legebiltzarkide eta Batzar Nagusietako kide izanik.

XX. mendeko bigarren erdiari begiratu bat emateko bidelagun ezin hobea da Jose Luis Lizundia.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Umezaroa: Matienako auzo eskolan Azpiroz maisu karlistarekin 1:35min
Umezaroa: Matienako eskolan ez zituzten zigortzen euskaraz egiteagatik 0:53min
Eskola garaian Zelaietara Liberazioa ospatzera (apirilak 26) 0:43min
Agustin Lizundia, abadiñoko alkate ordea 1932ko estatutuaren bozketan 2:19min
Don Juan Onagoitia, abadiñoko parrokoari buruz 0:58min
Garaiko parrokoa eta alkateordea errepresaliatuak 2:19min
9 urtegaz Iturriagaetxebarria maisu errepresaliatuagaz eta gero Maristetara 1:48min
Maristetan ikaskideekin, nagusiki, euskaraz 0:59min
14 urtegaz lanera 1:20min
Paulo Bizkarrak, osabaren anaiak abertzaletu eta euskaltzaletu 1:21min
1964an EAJ klandestinoan sartu 5:09min
Gerediaga elkartearen sorrera eta liburu azokaren ideia 5:59min
Gerediagaren bilakaera 2:20min
Noiz hasi zen Euskaltzaindiarekin harremanetan 3:08min
1968ko Euskararen Kongresuaren aurreko Idazleen BIltzarra Ermuan 6:06min
Euskara Batuaren deklarazioa Astolan sinatu zen, ez Arantzazun 2:00min
1968an Kikikiñoren omenaldia Mañarian eta polizia agertu 2:13min
1969an Izurtzan itzelezko zalaparta dantzariek bertako bandera atera zutelako 4:34min
Franco hil ostean Gerediagan motelunea 1:09min
Afabetatze kanpainen hasiera Durangaldean 1:10min
Trantsizioko ibilbide politikoa: EAS, EHAS; HASI 4:19min
EKIA kolektibotik Euskadiko Ezkerrara 2:17min
1980ko legebiltzarreko hauteskundeen ostean mahaiko kide EEtik 3:01min
EPK-ko sektore bat Euskadiko Ezkerran sartu 1:12min
Legebiltzarreko idazkari izan zeneko esperientziaz 1:28min
Euskadiko Ezkerraren haustura 3:17min
Hausnarketa 0:35min