Jose Mari Uriguena Elias

Biografia

Jose Mari Uriguenak kontatzen duenez, bere ama Eugenia Elias eta familiak Frantziara ihes egin zuten gerra sasoian, eta gogorra egin zitzaien. Frankismoaren lehen aldian, etxean ez zuten gertatutakoaz berbarik egiten. Jose Mari, 70eko hamarkadan mugimendu sozial eta politikora batzen hasi zen, eta orduko greba batzuetako akorduak ditu. Esaterako, gogoan du Franco hil ostean 2.000 langileko asanblada bat egin zutela Durangon. Gero, hezkuntzan ibili izan da lanean urte luzez, pedagogia eta sindikalgintza uztartuz.

Pasarteak