Jose Ramon Urizar Zurinaga

Biografia

Elorrion sortu zen Jose Ramon baina 1936an, altxamendu faxistarekin batera Durangora mudatu zen familia aitak han baitzeukan, Kurutziaga kalean, bizikletak, motorrak eta automobilak konpondu eta saltzeko tailerra. 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak bete-betean harrapatu zuen tailerra eta baita ama zauritu ere. Durangorik Matienara eta handik Mendatara jo zuen familiak. Mendatan zeudela Gernikako bonbardaketaren lekuko izan ziren.

Elorriora itzuli zirenean, aitak tailerra galduta, amak atera zuen familia aurrera arraina salduz. Aita ezkerrekoa eta ama abertzalea izanik, aurrera egiteko ateak nahiko itxita aurkitu zituzten.

Geroago, 1960ko hamarkadan, Jose Ramonek berak Elorrioko ikastolaren sorreran parte hartuko zuen eta administrazio frankistaren trabak ezagutuko zituen.

Pasarteak