Joseba Angulo Torrontegi

Biografia

Joseba Angulo Torrontegi Abadiñon jaio zen. Urtebete baino ez zuen bere aita, Jose Maria Angulo Arroitajauregi, EAJko kidea, Durango sortu eta Abadiñon bizi zena, Derioko hilerrian fusilatu zutenean, 1937ko abuztuaren 5ean. "Abertzale asaldatua" eta Abadiñoko defentsa batzordeko buruetako bat izateagatik salatu eta zigortu zuten.

Ordutik aurrera, Josebaren amak, Asuncion Torrontegik faxistengandik ezkutuan ibili behar izan zuen bolada batez eta Josebaren hiru neba-arrebak erbestea eta familia bakotzea ezagutu zuten: Jasone Durangon geratu zen aitaren arrebekin. Maria Angeles hiru urtez egon zen erbestean Belgikan eta eta beste hainbat bete zituen Federicok Frantzian.

Josebak apenas ezagutu zuen bere aita baina herritarren eta askatasunaren aldeko gizon haren irudia beti izan du presente, nahiz eta gaur egun oraindik ez dion egundo ezelako aitortzarik ez omenaldi publikorik egin.

 

Pasarteak