Juan Luis Garcia Itxaso

Biografia

Juan Luis Garcia Itxasok Jesusa Itxaso eta Nikolas Itxaso bere amaren eta osabaren gerra-garaiko bizipenen berri dakar. Jesusa Itxaso, Juan Luisen ama, gerrako ume legez ibili zen Frantzia aldean. Nikolas Itxaso Abadiñon jaio zen eta pilotari palista profesionala izan zen, Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan. Bartzelonan zegoela gerrak harrapatu zuen, eta handik Frantziara alde egin behar izan zuen. Kontzentrazio esparru batean gaixotu eta ospitalean hil zen.

Sotero Badaia Iturriazaga altxamendu faxistaren garaian Abadiñoko alkate jeltzalea izan zena ere gertutik ezagutu zuen Juan Luisek.

Pasarteak