Juan Mari Arregi Azpeitia

Biografia

Juan Mari Arregi Azpeitia Durangon sortu zen familia abertzale batean. Aita gerran aritua eta zigorra jasandakoa zuen, baina beste etxe askotan legez, eurenean ere apenas hitz egiten zen horretaz. 12 urterekin Derioko seminariora joan zen eta bertan sortu zen errejimenaren aurkako mugimenduan oso aktiboa izan zen, GOGOR mugimenduko kidea, besteak beste. Erbestea, klandestinitatea, kartzela… Denetarik ezagutzea egokitu zitzaion.

Diktadorearen heriotzaren ostean Egin egunkariaren sorreran parte hartu zuen eta bertan aritu zen lanean Daniel Udalaitz izenarekin sinatuz harik eta kaleratu zuten arte. Konpromiso soziala eta nazionala uztartzen dituen bidea da Juan Mari Arregirena.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Familiaz eta zergatik jaio zen Durangon 1:38min
Gurasoen familiei buruz 3:19min
Aitak gerrari buruz txintik ez. 2:05min
Etxean zergatik ez zieten euskara transmititu 0:48min
Umezaroko Durangoko eskola 0:55min
Meza-mutil zela ohartu elizaren eta frankismoaren arteko loturaz 2:50min
Esteban Bilbao nor zen 3:31min
Juan Mariren familia abertzalea zen 1_12min
Derioko seminarioan: elizak errejimenarekin batera abertzaletasuna jazartzen zuen 8:41min
Durangoko eliza nagusiki frankista salbuespen gutxi batzuekin 5:23min
JOC, JIC, Herri Gaztedi… Bizitza soziala elizaren gerizpean 3:37min
"Casa Social" zenari buruz 3:14min
1966an apaiztu eta "meza berria" Durangoko Andra Marian 2:29min
Lehenengo apaiz destinoa Ortuellan: arazoak errejimenarekin 7:25min
Bi "Periko" erreferente: Solabarria eta Berrioategortua 3:34min
Seminarioko okupazioak eta apaizen "Gogor" mugimendua 1:58min
Etxebarriko "Bandas" fabrikako greba 7:24min
Zamorako apaiz kartzela zergatik egin zen 2:40min
1969an mugaz bestaldera ihes egin behar 4:04min
Apaizen mugimenduan kontzientzia sozialak eta nazionalak bat egiten dute 3:10min
Apaizen kolaborazioa errepresioa jasaten zuten guztiekin 3.23min
1969an Donibane Lohitzunen. Familiaren bisitak ezkutuan 3:59min
Donibane Lohitzunen Anai Artea sortu. "Cabrak" salatuta, hegoaldera itzuli 4:30min
Donibanetik itzuli eta Basauriko kartzelara 2:10min
1970ean Burgosko prozesatuen amei laguntzera Vatikanora 7:17min
1975ean Madrilera, klandestinitatera, errepresioari buruzko buletina argitaratzera 5:28min
Franco hil ostean Madrildik itzuli eta Egin-en sorreran eta erredakzioan 2:52min
"Daniel Udalaitz" legez sinatzen zuen Egin-en. Epaiketak, heriotza mehatxuak… 4:53min
Egin itxi aurretik kaleratu egin zuten 11:34min
Egin-en ostetik Argia astekarian zutabea astero 2:00min
Hausnarketa 9:21min