Juan Mari Eskubi Arroyo

Biografia

Juan Mari Eskubi Arroyo Durangon jaio zen 1932.ean. Aita, Juan Eskubi Urtiaga Durangoko Defentsa batzordeburua izan zen 1936ko faxisten altxamenduaren ostean. 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketen ostean Juan Marik, amak eta arrebek ihes egin zuten Durangotik. Lehenik Bilbora, handik Santanderrera eta azkenik Frantzian aterpetu zen Juan Mari familiarekin. Bere bi anaia Ingalaterrara erbesteratu zituzten. Aita Santanderren preso hartu zutenean Frantziatik itzuli eta Bilbon bizi izan da geroztik. Juan Eskubi Urtiaga, Juan Mariren aita, Derioko hilerrian fusilatu zuten 1938ko urriaren 24an.

Pasarteak