Juan Uribe Alberdi

Biografia

San Rokeko Bustintza baserrian jaio zen Juan Uribe. Durangon 1936ko irailaren 25ean eta 1937ko martxoaren 31n izandako bonbardaketen lekukoa da. Orduan txikia izan arren, memorian ondo gordeta dituen oroitzapenak kontatzen ditu testigantza honetan, eta baita gerraren eraginak ere.

Bonbardaketen ostean, bere ama Victoria Alberdigaz batera Karrantzara egin zuten ihes lehenik, eta Torrelavegara (Kantabria) gero. Aita, Ignacio Uribe, kartzelara eroan zuten kolpistek.

Gerra ostean, euskaraz egiteagatik jipoia eman zioten Juani Durangon.

Pasarteak