Juan Bixente "Juanito" Gallastegi Duñabeitia

Biografia

Umea izan zen Juanito Gallastegi altxamendu faxista gertatu zenean. Hala ere oso ondo gogoratzen ditu Durangoko bonbardaketek eragin zizkioten beldurrak, egonezinak, ikarak eta amesgaiztoak.  Hori guzti hori pilatu zen ume baten garunean. Gogoan du, baita ere, bere aitaren osaba baten fusilamendua, Felix Gallastegi Belarrena. Euskara eta euskal kultura ere mintzagai ditu Juanitok, bereziki diktaduraren garaiko euskararen egoera latza eta larria.

Pasarteak