Juanjo PĂ©rez Nieto

Biografia

Juanjo Pérez Nieto donostiarrak amaren aldeko aitona eta amonari buruz dihardu elkarrizketa honetan. Aitona Moises Nieto Salamancako Sanchón de la Riberakoa zen sortzez baina Donostian bizi zen. Baita amona ere, Maximina Losa, Miranda de Ebrokoa jatorriz. 1936ko udan, estatu kolpe faxista gertatu zenean, aitona Moisessek atoan eman zuen izena Errepublikaren alde borrokatzeko. 1937ko maiatzaren 4an hil zuten faxistek Durangon, Juanjok jakin duenez, baina ez dago haren gorpuaren arrastorik.

Amona Maximina, Bizkaia faxisten eskuetan geratu zeenan Bartzelonara jo zuen eta handik, Pertusen barna, Frantziara, geroago. Ieologia komunistakoa bera, Erresistentzian aritu zen nazien aurkako borrokan eta baita Frantzian zeuden borrokalari errrepublikazaleekin ere Francoren errejimenaren aurka.

Pasarteak