Karmen Albistegi Agirre

Biografia

1922an, San Fermin egunez jaio zen Karmen Albistegi, Tabiran (Durango). Aita Benigno Albistegi eta ama Filomena Agirre zituen. Zortzi neba-arreba izan ziren etxean.

Izurtzan bizi ziren Durangoko martxoaren 31ko bonbardaketa izan zenean. Aita, Benigno Albistegi, Mendizabalenean ari zen lanean eta lantegi hura ere bonbardatu zutenez, bertan hil ote zen pentsatu zuten hasieran. Azkenean, aita onik, Izurtzatik Zornotzara joan zen familia. Han ere bonbardaketak eta Bilbora. Bertan egon ziren, Gran Viako Ampuerotarren etxean, Karmenen amamak aña lanak egiten baitzituen familia harentzat.

Faxistak Bilbon sartu zirenean Izurtzara itzuli zen familia. Orduan atxilotu zuten Karmenen aita, ezkerrekoa edo errepublikaren aldekoa izateagatik. Urte betetik gora egin zuen Cuellarreko espetxean (Segovia, Espainia).

Gerora, Jose Zuazua izurtzarrarekin ezkonduko zen Karmen. Jose Zuazuak urtebetetik gora egin zuen langile batailoietan, Sevilla aldean, zigortuta.

Pasarteak