Karmen Bikandi

Biografia

Gerra Zibilean, Arkotxetik (Amorebieta-Etxano) Las Carrerasera ihes egin zuen Karmen Bikandiren familiak. Aita gerran ibili zen, eta enboskada baten ostean preso sartu zuten. Gerraoste gogorra bizi izan zutela dio Bikandik, eskasia handiarekin. 

Gero bere gizona izango zen Gregorio Gorroño ere gudaria izan zen, eta haren istorioa ere kontatu du testigantzan. Gainera, Iurreta Durangoren menpe egon zen urteetan, herriko kofradien alde borroka egindakoa izan zen senarra; horregatik ere atxilotua egon zen.

Pasarteak