Maite Agirre Lazkano

Biografia

Maite Agirre Lazkano Gipuzkoatik Durangora etorritako familia ugari batean jaio zen. Zortzi neba-arrebatan laugarrena bera, Durangoko El Portico drogeriako mostradorearen bestaldean ezagutu dute durangar askok. El Portico drogeria aita Victorio Agirrek eta ama Maria Lazkanok zabaldu zuten 1941an. Gurasoak abertzaleak zituen biak. Aita Arrasateko Batzokiko presidentea izan zen altxamendu faxista eman zenean eta ezkutuan egon zen pare bat urtez.

Maitek berak umetatik ezagutu zuen diktaduraren presioa. Gaztaroan ageriko eta ez hain ageriko taldeetan aritu zen, izan herrigintzan zein diktaduraren aurkako burrukan. 1969an atxilotu eta Basauriko kartzela ezagutu zuen Indautxuko komisariatik pasa ostean. 1974an berriro atxilotuko zuten nebarekin batera eta Bilboko guardia zibilen La Salveko koartelera eroan.

Pasarteak