Miren Agurtzane Irigoras Gaintza

Biografia

Miren Agurtzanek ez dauka ahazteko zelan 1937ko martxoaren 31an amagaz Zeanurin zegoela izan zuen Durangoko bonbardaketaren barri. Zorionez, ez zuten etxeko inor galdu bonbardaketan baina Miren Agurtzaneren bizitza guztiz markatuko zuen aurrerantzean. Durangotik Bizketxera(Abadiño), handik Galdakaora eta, azkenik, Suancesetik erbestera, Frantziara, joan ziren Molton izeneko ikatz-untzi batean. Gerrako umeak deritzen horietako bat izango zen aurrerantzean Miren Agurtzane.

Bordeletik gertu dagoen herritxo batean, beste hainbat durangarekin bat egin zuen euskaldunentzat beren-beregi prestatutako kolonia batzuetan. Bien bitartean aita, Felix Irigoras Aranburu, Kirikiño batiloiko gudaria preso zeukan.

Durangora itzuli zirenean aurkitutako giro latza ere akorduan dauka Miren Agurtzanek: Auxilio Socialera joan beharra, euskera debekatuta, izen euskaldunik ezin erabili… Garaile eta garaituen gerraostea.

Pasarteak