Natalia Uribelarrea eta Miguel Sarrionandia

Biografia

Natalia eta Miguel umeak izan ziren altxamendu faxista gertatu zenean. Halere, gogoan dituzte bizi izandako bonbardaketak, herritik aldendu beharra eta errepresioa.

Miguelek 1937ko martxoaren 31an jasan zituen lehen bonbardaketa eta metrailaketa baina, ondoren, Zornotzara aldentzean, hangoak ere jasan behar izan zituen. Arreta jarri die Zornotzako baserriko landan zegoela jasandako metrailaketei eta bonbardaketei, mutikoen eta behien aurka egin zituztelako. Gero, frentetik ihes egin nahian metrailaketa gehiago ere pairatu zuen.

Nataliak, 6 urte zituen arren, ederto gogoratzen du Garaizarretik ikusitako bonbardaketa. Aita eta ama esnea banantzen joan ziren Durangora Josefa Uriarte Elejabarrieta auzoko lagunarekin. Gurasoak itzuli ziren, baina Josefa ez zen itzuli. Diktadura garaian eskolan euskara debekaturik zuten, eta egite arren zigorrak jasaten zituztela du gogoan.

Pasarteak