Otzerinjauregitarrak

Biografia

Mariluz Otzerinjauregi Iza, Arriandi-Iurreta (1950)

Jasone Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1977)

Hodei Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1980)

Mari Luz Otzerinjauregik, Jasone Zenikaonandia Otzerinjauregik eta Hodei Zenikaonandia Otzerinjauregik ederto gorde dute urteetan zehar 1936ko matxinada faxistak beren senideei eragindako sufrimendu latza, eurek garai horiek bizi ez bazituzten ere. Grabaketa honetan aitite Nikasio Otzerinjauregiri egokitu zitzaizkion preso eta esklabo garaiak berriro bizi izan dituzte, baita Eugenio Otzerinjauregik eta Juan Otzeringauregi osabak jasandakoak. Juan
Etxaguen inguruan hil zuten matxinatu faxistek, gerrako enboskada batean, eta egundo ez dute lortu, ahaleginak egin arren, gorpua berreskuratzea edo hobiratuko tokia jakitea. Ohore eta oroimena ez da galdu Otzerinjauregitarren etxean.

Pasarteak