Paco Barreña Elizegi

Biografia

Hemeretzi urte zituen Pacok 1936an kolpe faxista eman eta gerrak urten zuenean. Nagusiki boluntario sozialistez osatutako talde bat sortu zuten Durangon, "Tabira" izena eman ziotena. Deustuan batailoiak sortzen ari zirela jakin, bertaratu eta UGTren 1. batailoian sartu ziren, Paco bera tartean (geroago "Fulgencio Mateos" izena hartuko zuen batailoiak).

Inguruotan izan ziren ia frente guztietan burrukatu zuen Pacok: Markina, Legutio, Intxorta, Lemoatx…Santanderren hartu zuten preso 1937ko abuztu amaieran. Santoñako Fuertean izan zuten hasieran eta handik Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura eroan zuten hainbat Batailoi Disziplinariotara (langile behartuak) bidaltzeko: Espinosa de los Monteros, Sondika, Irurita, Afrika… Gorriak eta bi pairatu zituen frankistentzako esklabo lanetan. 1942an zigorra beteta libre utzi eta Durangora itzuli ahal izan zuen.

Barreñatarren familiak bete-betean jasan zituen gerrako galtzaile izatearen ondorioak. Batzuk exilioa eta beste batzuk kartzela ezagutu zuten. Pacoren anaia Esteban Nikolas Barreña Elizagi burrukalari anarkista berriz betirako desagertu zen 1937ko urrian Santanderreko kontzentrazio esparrutik. Ondo gogoan du Pacok elkarrizketa honetan.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
1936ko uztailaren 18a Durangon 1:16min
UGT-1 batailoia zelan sortu zen eta bertan zeuden durangarrak 3:34min
Zergatik ez zeuden durangar guztiak konpainia berean 1:53min
Frentera joan aurreko instrukzioa, arropak… 7:11min
Irailaren 25ean Markinako frentera 2:17min
Zergatik hartu zuen UGT-1 batailoiak Fulgencio Mateos izena 1:56min
Urko mendiko frentea 2:05min
Markina-Etxebarrin berreskuratu zuten blindatua 2:54min
Obus batek hiru durangar hil Aiuste mendian 1:31min
"A no tirar": kantak lubaki batetik bestera 2:42min
Aiustetik Legutioko frentera 6:06min
Legutioko frentean biluzik aurkitu zuten milizianoa 6:41min
Baimena aldatu eta Durangoko bonbardaketan hil zen kidea 3:17min
Legutioko frentea hautsita. Zeanurira. 6:39min
Apirilaren 3an Pacok Durango hutsa bisitatzen du 6:36min
Faxistek Elorrio hartu eta eurek Berrizera ihes 6:02min
Apirilaren 28an Iurretan. Erreketeek Garaizar hartu. 2:24min
Lemoatxeko lubakietan 5:20min
Lemoatxetik Zaratamora erretiradan 5:34min
Malmasinetik Pagasarrira 4:05min
De Kastresana a la Arboleda en retirada 3:31min
Reinosan batailoiak berrantolatu eta Turtziosko frentera 4:53min
Faxistek Santander hartu eta anaia Esteban Nikolas azkenekoz ikusi zuenekoa 6:46min
Ibarra eta Paco Santanderretik ihes egiten saiatu zirenekoa 7:28min
Paco Santoñako Fuertean preso 1:35min
Santoñako kartzelan Durangoko eta Gernikako bonbardaketez 1:11min
Bilbon ihes egiten saiatu eta torturak Basaurin 8:08min
Mirandako kontzentrazio esparrua eta Espinosa de los Monteroseko emakume ausartak 5:32min
Paco langile batailoietan eta familia sakabanatuta 4:52min
Mirandako kontzentrazio esparruan hil zituzten frantziarrak eta belgiarra 2:11min
Langile batailoietan: Miranda-Sondika-Irurita 4:44min
Iruritan gose itzela 1:48min
Iruritan zigor bortitzak 6:07min
Hilabete Afrikan langile batailoian 3:42min
Afrikatik etxera, libre. 3:05min
Nicolas Barreña eta Mauri Aizpurua preso gerra hasi aurretik 3:57min
Nicolas Barreñari buruz: zelan jokatu zuen Lemoatxen 2:56min
Nicolas Barreñari buruz: Santanderrera bidean aitarekin topo egin zuenekoa 1:43min
Nicolas Barreñari buruz: Sardineroko kontzentrazio esparrutik ihes egin zuela suposatzen da 2:26min
Nicolas Barreñari buruz: Pacori Santoñan anaiari buruz esan ziotena 2:20min
Nicolas Barreñari buruz: Pacori Solagurenek eta Munitxak esandakoa 2:54min
Nicolas Barreña eta Mauri Aizpurua durangoko udaltzainen burua hiltzeagatik errugabetuak 6:04min
Pacok anaia Nikolasi buruz: klasedun gizona 0:45min