Paco Obregón Aguirreburualde

Biografia

Geroa antzerki taldearen sortzailea izan zen 60ko hamarkadan, oraindik diktadura bizirik zela. Ez zen erraza kultur adierazpenei bidea ematea, eta oraindik eta gutxiago zentzu kritiko bategaz landu nahi zen kasuetan. Obregonek garai hartako kontakizuna egin du, eta azaldu du hiru bider atxilotua izan zela. 

Oztopoak oztopo, Geroa antzerki taldeari esker antzerkia herritarrengana gerturatu zuten Durangon, eta urte askoan iraun zuten lan horretan. Konpainiak, gainera, nazioartean ere izan zuen zabalpena. Obregonek antzezpenari lotuta garatu du bere bizitza profesionala, Euskal Herrian zein Espainiar estatuan.

Pasarteak