Paskual Uribe eta Josefina Agirre Urizar

Biografia

Baserrian bizi ziren Paskual eta Josefina faxisten altxamendua gertatu aurretik. Orduko bizimodua, ohiturak eta euren senitartekoen bizipenak kontatzen dizkigute, baserritarren ikuspegitik. Baina, bat-batean, dena hondatu zuen faxistek eragindako gerra madarikatu hark, euren bizitza guztiz aldatu zuenean: bonbardaketak nonahi, beldurra eta ikara bazter guztietan, etxetik atera beharra eta geroak zer ekarriko zuen jakin barik. Denbora igaro da eta hausnarketarako sasoia da, bizitzak irakatsitakoa kontatzeko unea.

Pasarteak