Ramon Lizarralde Trojaola

Biografia

Ramon Lizarraldek gogoan du Durangoko bizimodua zelakoa zen II. Errepublikaren garaian eta zelan aldatu zen guztia altxamendu faxistarekin eta Durangoko bonbardaketarekin. Ebakuazioa eta erbesteratzea ezagutu zituen, sei zazpi hilabete egin baitzituen Ramonek eta familiak Frantzian.

Itzulera ere ez zen gozoa izan, baina. Gerraosteko Durangon ohikoak baitziren errepresioa eta oinarrizko gaien falta.

Anaia, Ignacio Lizarralde, gudariekin gerra egin ostean Santoñan preso hartu eta Zaragozan eta Cadizen hiru urte pasa egin zituen kartzelan.

Pasarteak