Ricardo Lejarreta Arginzoniz

Biografia

Berrizen jaio zen Ricardo, Katxarrerian. Balentin Lejarreta eta Kreszenzia Arginzonizen hiru semeetan gazteena zen. Altxamendu faxista gertatu zenean bederatzi urte zituen eta ondo gogoan zuen Rikardok elkarrizketa egin genionean orduko Berriz eta Berrizko kontuak. Aita, Balendin, Berrizko uri-epaile orde izateagatik preso sartu zuten Larrinagan. Bere Osaba, Felipe Urtiaga Berrizen alkate izana, faxistek atxilotu eta fusilatu egin zuten 1937klo irailaren 11an Derioko hilerrian.

Pasarteak