Rosa Martinez Urizar

Biografia

Durango 1949

Durangoko Sanfausto auzoko Munitxa etxean jaio zen Rosi. Aita, Gabriel, Arrazolakoa zuen eta ama, Mari, Martzaakoa (Axpe). Garbriel Martinez gerran erepublikaren alde borrokan aritu ostean, preso hartu zuten eta Santoñan, Puerto de Santamarian eta Trabajadoreetan izan zuten zigortuta. Gerraostean ez zioten egundo lanerako baimenik eman eta Mari Urizar emazteagaz batera Anboto taberna zabaldu zuten Durangon. Anboto taberna Durangoko orotariko antifrankisten bilgunea ere izan zen garai batean, Mari Urizar eta Gabrielen onespen eta parte hartzearekin.

Esan daiteke Rosi Anboto tabernan hasi zela eta bertatik bertara ezagutu zituela (eta parte hartu) diktaduraren kontrako hainbat gertakari eta mugimendu.

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Gurasoak nor ziren 2:07min
Amaren familia gerra garaian: hiru neba trabajadoreetan 2:15min
Aita: gerra aurretik OLMAn. Gero preso Santoñan, Puerton… 0:34min
Aitaren anaia bi ere errepresaliatuak. bat "erotu" egin zuten 1:50min
Aitak ez zien gorrotorik transmititu 1:03min
Aitaren estraperloko lanak: gabrielilloak, tabakoa… 3:16min
Franco zetorren bakoitzean aita kartzelara eroaten zuten 0:59min
"Durangoren liberazioa" eta Esteban Bilbao paliopean mezatara 1:30min
Umetako akordu onak. Aita oso antiklerikala 2:04min
Aita "gorria" zen Santasusanako mojentzat 1:15min
Umetan Santasusanara eta Eusebio Bilbaorekin soinua ikastera 0:44min
Etxean gaztelera eta euskara, biak entzuten zituen 0:38min
Aitak Don Jose Etxeandiari lepotik heldu zionekoa 0:55min
Acción Católican eta Sección femeninan pasaportea lortu ahal izateko 1:39min
Umetan Arginzonizen hondarretan jolasten zuten. Bonbardaketaren arrastoak 0:54min
Juanito Oleari barberia errekisatu eta Sanfaustoko Frantsesari eman zioten 0:52min
Anbototik danatariko antifrankistak pasatzen ziren 0:56min
Durangon agertzen hasi ziren apaizak: Gabika, Amuriza, Kaltzada… 1:26min
Basauriko kartzelako ihesaldia: tartean durangar bat (Zelaieta) 2:05min
Burgosko prozesuaren garaian propaganda banatzen 1:07min
Miren Erdoiza "Apata" eta Mari Urizar, ama, beti elkarrekin eta ezkutuko lanetan 0:43min
Anboto tabernan propaganda banatzen zen, presoentzako dirua bildu… 3:30min
Polizia Amurizaren bila eta amak eta Miren "Apatak" ezkutatzen lagundu 1:18min
Durangon bazegoen elkartasun sare bat premian zegoenari laguntzeko 1:25min
Lehenengo semea jaio eta hiru egunetara ezkutatu egin behar izan zuen 0:55min
Langile munduarekin lotura zuten jesuita gazte batzuk agertu zien Durangon 1:50min
Rosi jesuita horietako batekin ezkondu zen, Goiorekin 2:29min
Goiok polizia gainean zuen eta Gasteizera joan ziren 1:47min
Barturen Goioren bila Gasteizera egundoko jipoia eman ziotelako 0:33min
Gasteiztik Bilbo aldera. Beti ihesean 3:12min