Valen Esteban Gutierrez

Biografia

Gerraren eraginak handiak izan ziren Valen Estebanen familian. Aita, Juan Manuel Esteban, milizietan batetik bestera ibili zen, eta ama, Aurelia Gutierrez, bere bidetik kolpistei ihes egiten; une batean txalupa batean elkarrekin alde egin zuten Donibane Lohitzunera. Gero, lurralde errepublikarrera bueltatu eta aitak gerran jarraitu zuen, harik eta atxilotu eta kartzelan sartu zuten arte. Amak berriro ospa egin zuen Frantziarantz, baina kasu honetan kontzentrazio eremu batean sartu zuten. Egoera zailak bizi arren, Juan Manuelek eta Aureliak euren arteko maitasun harremana mantendu zuten, istorio korapilatsu bezain hunkigarria sortuz. 

Pasarteak