Rosa Irigoien

Rosa Irigoien

Debako Atxiliko jatorria zuen baina Bilbon jaio zen Rosa. Durangora etorri eta Rosarioren amak La Guipuzcoana izeneko fonda jarri zuen. Ama hiltzean Rosak hartu zuen fondaren ardura.

Carlos Espinekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituzten.

Gerra garaian, senarra frentean gudari eta, etxeko guztiak hartuta, Frantzian erbesteratu zen. Ez zuen senarraren berririk izan harik eta gerra bukatu zen arte.

Abertzalea zen Rosa eta ordainaraziko zioten hori gerraostean, negozioa errekisatu baitzioten, besteak beste. Mendizabalenean lanean, bulegoak garbitzen zein baserririk baserri generoa biltzen, denetarik egin behar izan zuen Rosak familia aurrera ateratzeko.