Gabriel Arestiren omenezko mahai-ingurua, 1983ko Durangoko Azokan
Azalpena
Gerediaga elkarteak Gabriel Arestiren lana omendu gura izan zuen 1983ko Durangoko Azokan, idazlearen jaiotzatik 50 urte bete zirenean. Sarrera hitzaldia Arestiri eskaintzeaz gainera, mahai-ingurua ere antolatu zuen. Arantxa Urretabizkaiak dinamizatu zuen ekitaldia, Juan San Martin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Angel Zelaieta hizlari zirela. Gerediagaren izenean, Anton Mari Aldekoa-Otalorak egin zuen aurkezle lana.
Urtea: 1983
Irudiak: Gerediaga elkartea