Euskal kantagintza berriari buruz 1982ko Durangoko Azokan

Azalpena

Durangoko Azoka, hasieran Euskal Liburu eta Disko Azoka izenekoa, literatura lanetan zentratu zen hasierako edizioetako egitarauak osatzean. 1982an, musikari ere ikusgarritasuna eman asmoz, arlo horri begirako aurkezpenak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu zituzten lehenengoz. Bideoan ikusgai den honetan, euskal kantagintza berriari buruz jardun zuten Anje Duhaldek, Iñaki Eizmendik eta Imanol Larzabalek. Xalbardinek moderatu zuen eztabaida, eta Gerediagaren izenean Sabin Goikoleak egin zuen aurkezle.